Gobierno de España. Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad. Secretaría de Estado de Servicios Sociales e Igualdad. Imserso Imserso Instituto de Mayores y Servicios Sociales

Imsersoko edukietan bilatu

Informazio Atalak

Hemen zaude:  Hasiera  >  Zahartze aktiboa  >  Termalismoa  > Eskariak balioztatzeko baremoa

Eskariak balioztatzeko baremoa

Termalismo-programan parte-hartzeak eskaeren aurretiko balorazioa behar du, hurrengo aldagaien arabera:

Tratamendu termalak jasotzeko behar maila

Tratamendu termalaren behar maila balioesten da, eta baita eskainitako tratamenduetako bat edo bi behar den, pertsona eskatzaileak emandako ardurapeko adierazpenean oinarrituz.
Aldagai honentzat estimatu den puntuazioa 30 puntutako da, hurrengo irizpideen arabera banatuz:

  1. Tratamendu termal bakar bat behar izatekotan, gaixotasun erreumatologiako eta arnasketakoen artean (20 puntu gehienez) eta Programan aztertutako beste gaixotasun moten artean (10 gehienez) nabarmenduko litzateke.
  2. Bi tratamendu termal mota behar izatekotan, bat nagusia izango zen (erreumatologiako eta arnasketako, 20 puntu gehienez) eta beste tratamenduak (10 gehienez) eta, bestea tratamendua bigarren mailakoa izango da (5 puntu gehienez).

Senar-emazteen kasuan, banaka baloratzen da eta azken puntuazioa lortutako handiena izango da.

Eskatzaileen egoera ekonomikoa

Eskatzailearen hileko irabaziak baloratzen dira, eta, bere kasuan, ezkontidearenak. Kasu honetan irabazi biak batuko dira eta zati 1,33 egingo da.

Gehienezko puntuazioa 50 puntukoa izango da zehaztutako irabazi-tarte batzuen arabera egingo da.

Adina

Eskatzailearen adina baloratzen da, 60 baino gehiagoko urte bakoitzarengatik puntu bat lortuz (erreferentzia Programaren aurreko urteko abenduaren 31 da). Gehiena 10 puntu izango dira; Senar-emazteen kasuan bataz besteko aritmetikoa egingo da.

Aurreko urteetan Programarako tokirik ez izan

Tokia lortzeko aurreko bi urteetan eskatu izana ala ez eta programan parte hartu ez izana balioesten da. Gehienezko puntuaketa 24 puntukoa izango da.

Familia ugariko kidea izan

Eskatzailea familia ugariko kidea den eta bere maila hartuko da kontuan. Aldagai honen gehiegizko puntuaketa 24 puntukoa da.

Beste egoera batzuk

Eskatzailearen beste ezohiko zirkunstantzia batzuk balioetsi ahal izango dira baremoaren beste ataletan kontuan ez hartutakoak. Aldagai honen gehiegizko puntuaketa 10 puntukoa da.
Behin eskaera guztiak baloratuak, batzuk puntuazio bera badute, eskatzailearen jaiotza-data hartuko da kontuan. Bi eskatzailek elkarrekin joan nahi ba dute, lehendabizi banaka baloratuko dira eta gero haien puntuazioen bataz beste aritmetikoa egingo da.
Programaren bigarren parterako eskaera bikoitza dagoenean, Baremoa ez da aplikatuko eta Itxarote-Zerrendan geratuko da. Espediente hauen lehentasun ordena zehazteko “tratamendu termala jasotzeko behar maila” aldagaia izango da bakarrik kontuan.

Informazioa

Arreta eta informazio telefono zenbakia dago eskatzaileen esku: 901 10 98 99. Zenbaki horren arreta ordutegia goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara bitartekoa izango da, astelehenetik ostiralera bitartean eta goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara larunbatetan.

Edo ondorengo harreman formularioaren bidez, informazio gehiago eskatu edo zure galderak bidera ditzakezu.







© Instituto de Mayores y Servicios Sociales (Imserso) 2009

Dokumentu batzuk erabilerraztasun arazoak izan ditzakete. Imsersok konpromisoa hartzen du dokumentu horiek formatu erabilerrazean emateko hala eskatzen duen ororik.